Emakumeak literaturan, emakumeen literatura, literatura feminista eta emakumeen aldeko literatura izeneko hitzaldia eskainiko du Irati Jimenez (Mundaka, 1977) kazetari eta idazleak Goienagusik gonbidatuta.
Bergarako Musika Eskolak eta Sanjoxepe elkarteak elkarlanean, oinarrizko txalaparta ikastaroa egingo dute, hasiberrientzat. Apirilaren 22an ere egingo da.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Sendagile eta erizain taldea 16:30etik 20:10era bitartean izango da Espaloia kafe antzokian. Aurrez hartu behar da odola emateko txanda 943 00 78 84 telefonora deituta.
'Los niños de Winton' filma –benetako gertakarietan oinarrituta–. (Erresuma Batua, 2023). Zuzendaria: James Hawes. Iraupena: 110 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.
Hortensia Alcala margolariaren pintura erakusketa ikusgai apirilaren 15etik 28ra.