Mari Luz Estebanek egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Bergarako Musika Eskolak eta Sanjoxepe elkarteak elkarlanean, oinarrizko txalaparta ikastaroa egingo dute, hasiberrientzat. Apirilaren 22an ere egingo da.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Sanitarioak Palestinarekin elkarteak antolatuta Palestina: gizatasun krisia hitzaldia eskainiko dute Mohamed Farajallah ekintzaile palestinarrak eta Barbara Ruiz Balzola UNRWA Euskadiko kideak.
Hauteskunde kanpainaren baitako ekitaldi nazionala egingo du EH Bilduk eta han izango dira Nerea Kortajarena Ibañez, Gipuzkoako zerrendaburua eta bozeramalea legebiltzarrean, eta Arkaitz Rodriguez Torres zerrendakidea. Seber Altube plazan egingo dute eta euria eginez gero Kulturolan.
'Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri 1' dokumentala (Euskal Herria, 2023). Zuzendaria: Pello Sarasua. Iraupena: 70 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.
Hortensia Alcala margolariaren pintura erakusketa ikusgai apirilaren 15etik 28ra.