Labegaraietako jaietan, gaurko egitaraua: 10.00etan, diana Bergarako Txistulariekin 11.00etan Meza Nagusia. Ostean, kiroldegi aurrean, salda eta txorizoa (aukeran, behi okela) bertaratzen diren guztienako. 11.00etan, marrazki topaketa. Izena ematea momentua bertan irekiko da 13.00etan, auzo poteoa musika eskolako fanfarrearekin 14.30ean, bazkaria auzoan. Bakoitzak bere bazkariaren ardura har dezala. Aukera egongo da kiroldegiko tabernan bezpera eskaera egiteko. 16.00etan, V. Auzo-krossa. Jarraian parte hartzaileentzat mokadutxoa eta sorpresaz beteriko zozketa, herriko komertzio, taberna eta dendarien ekarpenekin. 17.30etan Haur eta gazteentzat jolasak. Ostean txokolatea, buruhandiak eta erraldoiak. Jaien amaiera, musika dantza eta besarkada artean
Eguneko egitaraua: 10:00 Kurtzetxikira mendi irteera, San Andresko autobus geltokitik abiatuta. 11:00 Meza. 13:30 Poteo herrikoia Ad Libitum txarangarekin. 14:00 Nagusien bazkaria eta dantzaldia. 18:30 Bocabeats Comedia, Gudari plazan. 20:00 Kontzertua: Trumans taldea. Errebuelta kalean.
Minbiziaren aurkako futbol txapelketa solidarioa jokatuko dute Mondrako, Eibarko, Amorebietako eta Intxaurdiko emakume beteranoen taldeek; helburua da Izan Inurri elkarteari laguntzea.
Gaurko egitaraua: 11:00: Meza nagusia. Ostean, pilota txapelketako finalak 12:00: luntxa eta dantzak 16:00: mus txapelketa Amaitzeko, boletoen zozketa eta etxafuengoak
Aloña Mendi Kirol Elkartearen 75. urteurreneko ekitaldien barruan Aloña Mendiko eta Realeko beteranoen arteko partidua jokatuko da.
Eduardo Alsasuaren margolanak ikusgai, gaurtik maiatzaren 12ra arte.