Lorabarri asteko ikastaroen barruan Emakumearen zikloak eta osasun hormonala ikastaroa eskainiko du Garbiñe Larreak. Plaza mugatuak. Izen-ematea: 665 70 21 92. Prezioa: 10 euro.
AEB-etako Nevada Unibertsitateko katedradun Xabier Irujok egingo du berba.
0-5 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoendako, Sexologia Zerbitzuaren eskutik. Izena emateko: 943-25 20 00.
Elkartea aurkeztu eta patologia dualaren gainean (mendekotasuna eta buru-nahastea) hitz egingo dute hainbat adituk: Gabriela Michel Zugazabeitia, kazetaria eta Donostiako Elizbarrutiko Familia Orientazioko Zentroko koordinatzailea; Javier Ogando Rodriguez, droga-mendekotasunetan aditua eta Patologia Dualeko Espainiako Elkarteko ohorezko bazkidea den den psikiatra; eta Lourdes Fernandez Manzano, abokatua eta familia-bitartekaria.
Euskarazko liburu baten irakurketa taldean. Saio irekiak. Izen-ematea eta argibideak liburutegian.
Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Laburbira, Film laburren zirkuitoaren 21. edizioa, Arrasatera iritsiko da. Zortzi lanek osatzen dute aurtengo emanaldia, denak ere azkeneko urtean eta euskaraz ekoiztutakoak. Sarrera antzokiko leihatilan edo udal plataforman, 5€ truke.
Eduardo Alsasuaren margolanak ikusgai, gaurtik maiatzaren 12ra arte.
Javier Solerrek ekarritako antzinako irratien erakusketa egongo da ikusgai maiatzaren 6tik 19ra.
Adinekoen erorikoak saihesteko tailerra maiatzaren 7an eta 8an, arratsaldez. Gehienez, 15 pertsona. 65 urte baino gehiagoko helduentzat. Izena osasun zentroan egin behar da 08:00etatik 17:00etara.
Gaur zabalduko dute Esteban Montoriok eta Joseba Sarrionaindiak zuzendutako erakusketa, azken horrek egingo duen hitzaldiarekin. Ekainaren 14ra arte egongo da ikusgai.