Ekainerako irteera antolatu du Antzuolako mendi taldeak. Ekainaren 10ean, domekan, egingo da ibilaldia: Udanatik Arrolara eta handik Antzuolara (eguerdirako Antzuolan). Irteera, 08:30ean Olaran parean izango da. Izena emateko azken eguna ekainaren 6 da. Olaraneko egoitzara jo dezakete interesdunek 19:00etatik 19:30era. Baina ekainaren 5a baino lehen 664272519 telefonora deituta eta e-postaz ere eman daiteke izena: arrolamt@gmail.com helbidean.
Oihulari Clown taldearen eskutik, helduendako ipuin kontaketa saioa izango da egubakoitz gauean, 22:30etik aurrera Torresoroan. Marisol Abreu ipuin kontalari venezolarrak egingo du ipuin saioa.
Lizarraga Hiribideko etxean hartu gaitu Luis Mari Jauregik goizean. Orain 45 urte hasi zen odola ematen, 69 urteko antzuolarra eta pasa den astean, 100. odol ateraldia egin zuen.
V. Antzuola eta antzuolarrak lehiaketak baditu irabazleak. Zapatuan, San Isidro feriaren ospakizunen baitan banatu zituzten. Hala, lehen saria Iker Aizkorberen Dantza bat baino gehiago lanarendako izan da. 250 euroko saria eskuratu du. Bigarren saria, Laskurain Txiki, gorriz dagoen hariztitik erretratuarendako izan da. Juanjo Etxezarreta da egilea eta 150 euroko saria eskuratu du.
Aiantze Irizar Iztueta (4 urte)
Ekain Irizar Fernandez (2 urte)
Hodei Aranzabal Fernandez (urtebete)
Naia Aranguren Gastañares (7 urte)
Maren Atxa Irizar (6 urte)
Saldu
Umeendako aulkia. Mutsy Urban Raider umeendako aulkia eta kapazoa salgai. Bi zaku opari.
Saldu
Aulki bikoitza Aulki bikoitza, adin desberdineko anai-arrebentzat salgai. Graco Stadiun Duo markakoa.
Errentan hartu
Baserria edo borda. Bikote gazteak baserri edo borda errentan hartu nahiko luke. Ez du axola egoera txarrean badago. Prest egongo ginateke konpoketak egiteko edo baserriko lanetan laguntzeko ere. Idatzi xibase75@hotmail.com helbidera edo deitu zenbaki hauetara:
Eskaerak
Debagoiena. Mutil gaztea C eta C1 gidatzeko baimenarekin, banatzaile lanak egiteko prest.
Eskaerak
Bergara Neska euskalduna uztailean haurrak zaintzeko prest. Edozein ordutegitan egin dezaket lana. Haurrei buruzko ikasketak ditut.