Gozoa baino zapore gazia utzi zuen Mundumira jaialdiak gatzagarren artean. Antolatzaileek –Mankomunitatea, Euskal Herria aldizkaria eta Ginmusika enpresa– azokarako agindutakoa baino postu gutxiago jarri zituztelako munduko kulturen festa ez zen esperotakoa izan. Bada, atzo Udalak bilera deitu zuen herritarrekin jaialdiaren gaineko balorazioa egiteko: "Bilera oso emankorra izan zen, jaialdiaren alde onak eta txarra atera genituen. Bat gatoz guztiok azoka oso eskasa izan zela esaterakoan: agindutakoa baino postu gutxiago izan ziren eta batzuk gainera domekan ez ziren etorri, etortzeak merezi ez zuela eta halakoak esanez", azaldu du Iñaki Agirreurreta kultura zinegotziak.
Toki Eder elkarteko erretiratuek ekainaren 7rako, eguena, gertatu dute udaberriko irteera, eta ohi legez, kostaldera joango dira, Hondarribia aldera, hain zuzen. Izena emateko epea zabalik dute maiatzaren 31 arte; Tere Aranburuzabala eta Joxe Gorosabel batzordeko kideengana jo dezatela interesa dutenek.
Aurten lehen aldiz bi udalerriren artean banatu da Mundumira jaia: Leintz-Gatzaga eta Eskoriatza. Bada, Mundumiraren hurrengo astean, eta atzera begira ipinita, herri bateko edo besteko bizilagun eta udal ordezkariek ez dute balorazio bera egiten. Gatzagarrak haserre daude; Mundumira ez zen izan esperotakoa. Udalak herritarrekin bilera egingo du bihar, egubakoitza, 19:00etan eta hurrengo astean antolatzaileekin –Debagoieneko Mankomunitatea, Euskal Herria aldizkaria eta Ginmusica– bilera egiteko asmoa dute.
07:30ean gertatu da istripua. Urdin koloreko Fiat Punto bat irauli da GI-3310 errepide zaharrean, Leintz Gatzagako herri irteeran, Eskoriatzarako noranzkoan. Bi lagun zihoazen bertan eta zauri arinak jasan dituzte biek; istripu tokira joan den Gurutze Gorriko anbulantzian ari dira artatzen. Istripua izan duen autoa errei bat oztopatzen ari da eta Ertzaintza zirkulazioa zuzentzen ari da uneotan. 08:20 inguruan heldu da garabia.
Ganix Otazu Arzelus (3 urte)
Noa Gonzalez Elkorobarrutia (4 urte)
Xabat Otazu Arzelus (4 urte)
Ganix Otazu Arzelus (2 urte)
Xabat Otazu (3 urte)
Eskaerak
Bergara Bergara. Ingeleseko eskola partikularrak ematen ditut. Elkarrizketa lantzeko ere bai.
Saldu
Umeendako aulkia. Mutsy Urban Raider umeendako aulkia eta kapazoa salgai. Bi zaku opari.
Saldu
Aulki bikoitza Aulki bikoitza, adin desberdineko anai-arrebentzat salgai. Graco Stadiun Duo markakoa.
Errentan hartu
Baserria edo borda. Bikote gazteak baserri edo borda errentan hartu nahiko luke. Ez du axola egoera txarrean badago. Prest egongo ginateke konpoketak egiteko edo baserriko lanetan laguntzeko ere. Idatzi xibase75@hotmail.com helbidera edo deitu zenbaki hauetara:
Eskaerak
Debagoiena. Mutil gaztea C eta C1 gidatzeko baimenarekin, banatzaile lanak egiteko prest.