"Handia zara, Loquillo"

"Jaime Gil de Biedma handia zen, oso handia" esan zuen Loquillok poeta bartzelonarrak idatzitako letrak abestu baino lehen. Publiko artetik, baina, "zu ere handia zara!" erantzun zion Loquillori entzule batek. Espainiako rockero handienen artean kokatu dute askok, eta rockero izaera hori guztiz alde batera laga barik, ikuskizun bikaina eskaini zuen Amaian 'A solas' birako formatu berrian. Abesti lasaiak, rockeroagok, pop kutsukoak, countryak... eskaini zituen musikari bikainez inguratuta. 400 bat lagun antzokian eta Bartzelonako 'zoroa' bere onena eskaini nahian, elegantziaz. Txalo zaparrada jaso zuen bukaeran, entzuleak gustura geratu zirenaren seinale. Asteleheneko papereko GOIENA-n irakurri ahal izango duzue kronika osoa. Hemen dituzue kontzertuko argazki batzuk:

Kultura Arrasate Usoa Agirre

Martitzenean egingo dute bigarren komunikazio bilera

Kudeaketa plana eta aurrekontuen gainean atzo egindako bilerara joan ezin izan zuenak bigarren eta azken aukera izango du martitzenean Ibarraundi museoan, 19:30ean.

Eskoriatza Mirian Biteri

Argia sariak 2012: EITB Nahieran, Karlos Zurutuza, 'Gure bazterrak', Klikmetroa eta Kanaldude saritu dituzte

Gaur arratsaldean banatu dituzte 2012ko Argia Sariak, Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean. Ohi bezala, prentsako, irratiko, telebistako, publizitateko eta Interneteko sariak banatu dira, Merezimenduzko Sariarekin batera. Hemen sarituen izenak:

Debagoiena Usoa Agirre

Eguraldi txarrak eraginda, aldaketak izango dira asfaltatze lanen egunetan

Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoak Sailak aldaketak iragarri ditu erdiguneko asfaltatze lanetan. Amaia antzoki pareko zebra bidea eta ondoko aparkalekuak urtarilaren 30ean eta 31n egokituko dituzte. San Frantzisko kalearen txanda hilaren 31n izango da eta otsailaren 3an eta 6an artean Arrasate pasealekua eta Gazteluondo sarrera konponduko dituzte. Azkenik, otsailaren 7an ospitaleko aurreko aparkalekuan arituko dira.

Arrasate Jokin Bereziartua

Etxeko ospitalizazioaren gaineko Osasun Ikasgelak

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) Osasun Ikasgelak ipiniko ditu martxan. Helburu nagusia herritarrei gaixotasunen, tratamenduaren eta bizitza estilo osasuntsuen gaineko informazioa ematea da. Lehen bi ikasgelak Bergaran eta Oñatin egingo dituzte: hurrenez hurren, hilaren 31n eta otsailaren 7an. Bergarakoa Irizar Jauregian izango da eta Oñatikoa kultura etxeko zine aretoan. Biak ala biak, 19:00etan.

Osasuna Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati Mireia Bikuña

Ertzaintzak 12 salaketa jaso ditu autoetan lapurreta egiteagatik

Aste honetan lapurretak gertatu direla salatu dute hainbat herritarrek. Ertzaintzak adierazi digunez, 12 herritarrek autoetan lapurreta egin diotela salatu dute. Bestalde, garaje eta etxeetan ere lapurreta saiakerak izan direla adierazi digute. Ertzaintzak ez duela inor atxilotu esan digu eta ikerketa abian duela.

Antzuola Maider Arregi

"Estrategia finko baten falta", Oñatiko turismo jardunalditik ateratako ondorio nagusia

Hitzaldi eta tailerren bidez, barneko eta naturako turismo guneen inguruan hasunarketa egin zuten atzo Oñatiko Udalak antolatuta Arantzazun egindako Natura Turismoaren inguruko III. Jardunaldian.  Besteak beste Kataluniako ordezkarien testigantzarekin. Estrategia finko baten falta dagoela izan zen atzoko ondorio nagusienetakoa.

Ekonomia Oñati Txomin Madina

Euskal udalekuak, baina Argentinan

Umeekin jolas egiten eta begirale lanetan eskarmentu handia dute Julen Otxandiano, Arkaitz Agirrezabala, Mireia Baz eta Amaia Etxabe arrasatearrek. Aurten, baina, euren lanarekin lotuta oso esperientzia aberasgarria bizi izan dute. Gabonetan, Txatxilipurdiren Txikilandiatik milaka kilometrotara jardun dute begirale lanetan: Argentinan.

Kultura Arrasate Arritxu Barruso

Fabian Laespada: "Indarkeria deslegitimatu egin dugu, eta biktimekiko jarrera erabat ezberdina da egun"

Otsailaren 11rako iragarri du azkeneko manifestazioa Bakearen Aldeko Koordinakundeak. Koordinakundea desagertzeko bidean ere izan daiteke, behin bakea lortuta, "bakea bidea" izanik, Fabian Laespada Bakearen Aldeko Koordinakundeko bozeramaileak dioen moduan.

Debagoiena Eneko Azkarate

Manex Agirre: "Pribilegioa da saioan parte hartzea, ni oso gustura nago"

Bihar, zapatua, Bertso Eguna ospatuko dute Donostian. Goizean hainbat saio egingo dituzte, alde zaharrean, eta arratsaldean ekitaldi nagusia izango da: Kursaaleko areto nagusian egingo dute saioa 25 bertsolarik; tartean, Manex Agirre aramaioarrak.

Kultura Debagoiena Arantzazu Ezkibel

Iritzia

Eskutitza
Marisol Andrade: "Eskerrik asko, Eingeinke!"

Zapatu gaua ikaragarri ondo pasatu nuen.

Usteak uste
Inazio Arregi: "Zero zabor"

Ezertan hasi aurretik esan behar dut ez dudala gustuko...

Blogak

Eguraldia

Iturria Euskadi.net

Pello Zabalaren eguraldi iragarpena BIDEOA

Agenda

Aretxabaleta 'Euskararen espektakulua' Oihan Vegarekin

Zapatuan, urtarrilak 28, hiru saioa egingo dituzte: 17:00; 18:30; eta 20:00.

Musikoterapia tailerra

Urtarrila 28, 11:00 - Urtarrila 28, 12:00

Oñati

Ate irekiak Elkar Hezin

Urtarrila 28, 12:00 - Urtarrila 28, 14:00

Oñati

Futbola

Urtarrila 28, 16:00 - Urtarrila 28, 18:00

Antzuola

Hitzordu gehiago ikusi

Argazkiak

Loquilloren kontzertua Arrasaten

Sailkatuak

Eskaerak
Debagoiena. Neska arduratsua gertu nagusi zein umeak zaintzeko orduka edo asteburuetan ere bai. 606 54 89 90

Eskaerak
Debagoiena. 42 urtetako emakumea lanerako prest, arraindegian lan egiteko eta janariak manipulatzeko karnetak ditut. Pertsona nagusiak zaindu eta etxeak garbitzeko prest. Automobila daukat. 678 98 30 32

Eskaerak
Debagoiena. Neska euskalduna umeak eta nagusiak zaintzeko eta garbiketa lanak egiteko gertu. Esperientziaduna. Informeak ditut. Disponibilitate osoa. 671 35 22 60

Eskaerak
Debagoiena. Ume zein nagusiak zaintzen edo garbiketak egiten lan egingo nuke. Baita dendari ere. Orduka, egun osoz edo etxean bertan bizi izaten. 606 72 28 76

Deiak
Hernanitik autobusa. Otsailaren 25ean, sagardotegi ostean Hernanitik bueltatzeko autobusa bete nahian gabiltzan Onatiko lagun taldea gara. Interesatuok deitu zenbaki honetara: 645 73 25 65

Nabigatu euskaraz