Arrasate

Julen Murgiondo errekortadorerik onena

Zezen errekortadore eskola izan zen atzo Pentekoste jaietan eta txikienak ikusi genituen zezenen aurrean. Irunetik, Oiartzundik, Tolosatik… etorritakoak. Eta, horien artean debagoiendar bi: Iker Elices arrasatearra eta Julen Murgiondo bergararra, 11 urtekoak. Gazte, baina ausart. Primeran aritu ziren. Aierdi baserriko Julen Murgiondok irabazi zuen txapelketa. Herritarren aurrean, lagun artean, bizkar gainean atera zuten plazatik.

Arrasate Bergara Eneko Azkarate

Arte azoka egin dute Arrasate Margo Taldekoek

Euren lanak kalera atera dituzte gaur artista arrasatearrek, ikusgai eta salgai. Seber Altube plazan egin dute azoka. Olio pinturarekin egindakoak izan dira kalean erakutsitako koadro gehienak, eta herritarrek aukera izan dute haiek ikusiz gozatzeko.

Arrasate Julen Iriondo

Maila galduko du Mondrak, baldin eta goiko kategoriatako gorabeherak lagun ez baditu

Futboleko Ohorezko Erregional mailatik jaitsi egingo da Mondra, baldin eta azken orduan, goiko kategoriatako gorabeherek lagunduta, ohorezko erregionaletik hiru baino jaisten ez badira. Kasu horretan Mondrak eutsi egingo lioke kategoriari, azken laugarren postuan sailkatu da-eta. Karanbola horiek laguntzen ez badute, baina, Mondrak erregional mailan jokatuko du bere mendeurreneko denboraldia. Gaur Mojategin Arrasatearrek 2 eta 1 irabazi diote Urolari, baina ez da bete mailari eusteko behar zen bigarren baldintza, Hondarribiak ere galtzea, alegia. Hondarribiak 0 eta 0 berdindu du Tolosarekin.

Kirolak Arrasate

Erretiratuen bazkarian, 850 lagunetik gora

Aurten 65 urtetik gorako 850 erretiratuk ospatu dute Musakolako kiroldegia, bapo bazkalduta, euren eguna, SUDC elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzarekin. Menua jan eta Gardokirekin dantzaldia izan dute erretiratuak eta, urteo moduan, nagusiene ere omenaldia egin zaie.

Arrasate Jon Berezibar

Agenda

'Hil arte bizi'

Maiatza 27, 2012 ,19:30 - Maiatza 27, 2012 ,21:00

Arrasate

Sendabelarren gaineko irteera Oiartzunera, Gazte Bulegoaren laguntzaz

Ekaina 9, 2012 ,08:00 - Ekaina 10, 2012 ,21:00

Arrasate

Lore sikuen ikastaroa

Ekaina 9, 2012 ,10:00 - Maiatza 9, 2012 ,12:00

Arrasate

Argazki galeria

Arrasate Herri Eskolako ikasturte bukaerako jaialdia, 2012

Sailkatuak

Saldu
Umeendako aulkia. Mutsy Urban Raider umeendako aulkia eta kapazoa salgai. Bi zaku opari.

Saldu
Aulki bikoitza Aulki bikoitza, adin desberdineko anai-arrebentzat salgai. Graco Stadiun Duo markakoa.

Errentan hartu
Baserria edo borda. Bikote gazteak baserri edo borda errentan hartu nahiko luke. Ez du axola egoera txarrean badago. Prest egongo ginateke konpoketak egiteko edo baserriko lanetan laguntzeko ere. Idatzi xibase75@hotmail.com helbidera edo deitu zenbaki hauetara:

Eskaerak
Debagoiena. Mutil gaztea C eta C1 gidatzeko baimenarekin, banatzaile lanak egiteko prest.

Eskaerak
Bergara Neska euskalduna uztailean haurrak zaintzeko prest. Edozein ordutegitan egin dezaket lana. Haurrei buruzko ikasketak ditut.

Nabigatu euskaraz