Xabier Egibar izendatu dute Mondragon Unibertsitateko presidente

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 25a, 15:52

Xabier Egibar. (Argazkia: Mondragon Unibertsitatea)

Xabier Egibar Gainza (Errenteria 1966), Laboral Kutxako zuzendari orokorra, izendatu dute Mondragon Unibertsitatearen presidente. Aho batez hartu du erabakia Mondragon Unibertsitatearen Kontseilu Errektoreak eta 2022tik karguan zegoen Javier Oleaga Mendiarach ordezkatuko du.

Egibarrek kreditu kooperatiban duen ardurari eutsi egingo dio 2027ra arte eta presidente karguarekin bateratuko du.

Deustuko unibertsitatean Enpresagintzan lizentziatua da eta ibilbide profesionala Laboral Kutxan egin du. 1991 urtetik hona, ardura desberdinak izan ditu erakundean eta 2019tik, Laboral Kutxako zuzendari orokorra da. Horretaz gain, Ikerlanen Errektore Kontseiluko kide izan da (2010-2018) eta Gaztenpresa Fundazioko presidentea (2011-2019).

2019tik Lagun Aro Aseguruak eta Lagun Aro Vida aseguru konpainietako Administrazio Kontseiluetako kidea da, baita Mondragoneko Batzorde Iraunkorrekoa ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak