Atzo iluntzetik festan murgilduta dira bergararrak. Ohiturari jarraituz, San Martin plaza jendez beteta zela, Bitorianatxoren jaitsierarekin ekin zioten martitzenera bitarteko festari. Bitorianatxok berak hasiera nola ikusi zuen? Horrela.
Datorren asterako hiru ekintza iragarri dituzte, eta herritarrak lantaldean parte hartzera animatu dituzte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmen bana sinatu du gaur goizean, Foru Aldundiaren Jauregiko Jargi Aretoan, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluarekin. Hiru erakundeetako buruak, Martin Garitanok, Maren Belastegik eta Paul Bilbaok sinatu dute lankidetza hitzarmena. Zigor Etxeburua Diputazioko euskara zuzendaria ere bertan izan da.
Ekainaren 17an amaituko da Mondragon Unibertsitatean aurrematrikula egiteko epea, eta datorren astean egingo dute unibertsitatearen eskaintza ezagutzeko azken ate irekien jardunaldia. Jardunaldi berezia izango da baina: lehen aldiz streaming bidez egingo dute, eta MUtelebistatik jarraitu ahalko da. Interesa dutenek gainera, txat bidez zalantzak argitzeko aukera izango dute. Hemen jarraitu ahalko da jardunaldia.
Peru Guenetxea Irizar (2 urte)
Markel Zabaleta Artolazabal (4 urte)
Aitor Garzia-Gango Idigoras (Urtebetetzea)
Mikel Iglesias Larrañaga (7 urte)
Itziar Zabaleta Artolazabal (Urtebetetzea)
Eskaerak
Bergara Bergara. Ingeleseko eskola partikularrak ematen ditut. Elkarrizketa lantzeko ere bai.
Saldu
Umeendako aulkia. Mutsy Urban Raider umeendako aulkia eta kapazoa salgai. Bi zaku opari.
Saldu
Aulki bikoitza Aulki bikoitza, adin desberdineko anai-arrebentzat salgai. Graco Stadiun Duo markakoa.
Errentan hartu
Baserria edo borda. Bikote gazteak baserri edo borda errentan hartu nahiko luke. Ez du axola egoera txarrean badago. Prest egongo ginateke konpoketak egiteko edo baserriko lanetan laguntzeko ere. Idatzi xibase75@hotmail.com helbidera edo deitu zenbaki hauetara:
Eskaerak
Debagoiena. Mutil gaztea C eta C1 gidatzeko baimenarekin, banatzaile lanak egiteko prest.