Elgeta

Errepide guztiak zabalik; arazorik ez

Elurra egin du, baina gutxi; ez du inolako arazorik eragin.

Elgeta Larraitz Zeberio

Zuritzen hasi da Elgetan

Giroa freskatu eta okertu egin da eguraldia arratsaldean eta, Elgetan, 17:15ean hasi da elurra. Errepidean, ez dago, momentuz, arazo handirik, baina erabiltzaile batzuk, Elgetara zihoazenak, 19:00etan gomendatu dute Kanpantzarretik ez abiatzeko. Esaterako, twitter bidez aditzera eman du egoeraren berri Iban Arantzabalek. Argazki eta guzti. Hemen duzuen hau.

Elgeta Eneko Azkarate

San Blas ospakizuna Elgetan: hotzari salda beroaz eta txorizoaz aurre egiten

Elgetako Arantzeta auzoko San Blas ermitan gaur egin dute San Blas eguneko ospakizuna. Elgetako parrokoak esan du meza, 13:00etatik aurrera. Mezaren ostean, hotzari aurre egiteko, salda eta txorizoaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Aurten Zezeaga baserriak izan du ermitako giltza eta haren ardura, eta beraz, eurak antolatu behar izan dute ospakizuna.

Elgeta Jokin Bereziartua

Santa Ageda eskean nonahi

Atzo, egubakoitza, hasi ziren Santa Agedaren ohorezko kantuak. Hala egin zuten, esaterako, Arrasateko Arizmendi Ikastolako eta Aramaioko San Martin eskolako ikasleek. Edozelan ere, Santa eske nagusiak asteburuan izango dira Debagoienean. Bezperan, gaur, zapatua, dira hitzordu gehienak: Arrasate, Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza, Elgeta eta Leintz Gatzaga. Baina domekarako ere antolatu dituzte ekitaldiak Oñatin, Antzuolan, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Aramaion, berriz, bertan behera geratu da zapatuko ospakizuna, baserrietarako bideak egoera okerrean daudelako.

Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati Ubane Madera

Agenda

Kantsatzeke mendi taldearen bilera

Otsaila 7, 2012 ,20:00 - Otsaila 7, 2012 ,21:00

Elgeta

Beiraren karpa

Otsaila 10, 2012 ,16:30 - Otsaila 10, 2012 ,18:30

Elgeta

Bodologuak antzezlana

Otsaila 10, 2012 ,22:30 - Otsaila 10, 2012 ,23:45

Elgeta

Jorginho taldea

Otsaila 17, 2012 ,22:30 - Otsaila 17, 2012 ,23:45

Elgeta

Markos Untzeta

Otsaila 24, 2012 ,22:30 - Otsaila 24, 2012 ,23:45

Elgeta

Herrixa dantzan

Otsaila 26, 2012 ,19:00 - Otsaila 26, 2012 ,20:30

Elgeta

Argazki galeria

Elurra Elgetan 2012

Sailkatuak

Errentan hartu
Antzuola. Etxebizitza hartuko nuke errentan. Bi logelakoa.

Eskaerak
Debagoiena. Mutila gertu nagusiak zaintzeko, lantegietan zama lanak egiateko edota garbiketa lanetan jarduteko.

Eskaerak
Debagoiena. Neska gertu nagusiak zaintzeko, baita etxean bertan bizi izaten ere. Umeak ere zainduko nituzke edo garbiketa lanak egin. baserrietan ere bai.

Errentan eman
Aretxabaleta. Garaje itxia ematen da errentan Araba ibilbidean.

Erosi
Akordeoi kromatikoa. Bigarren eskuko akordeoi kromatikoa erosiko nuke. 120 bajukoa (botoiduna).

Nabigatu euskaraz