Historia guztian zehar egon diren Euskal Herriko txanponen katalogoa egiten aritu da Pablo Beitia kolekzionista azken urte hauetan. Dagoeneko amaitu du eta Espainia mailako subastaetxe garrantzitsuenetan kopia bana uztea lortu du.
Aramaioko Gazte Asanbladaren ekimenez, Eguzkierripa Rock jaialdiaren laugarren edizioa ospatuko dute bihar, hilak 26, Andra Mari ermitan. Asanbladako kideek gogoratu dute nola sortu zen jaialdia: "Jaialdiaren ideia lagun arteko berbaldi batetik sortu zen. Herrian ezaguna den leku eder baten, hau da, Andra Mari ermitan, zerbait egin zitekeela pentsatu genuen. Aterpe ederra dugu eta ermita bat izateak beste xarma bat ematen dio". Honakoa ere gaineratu dute: "Jaialdia herrian errotuta dago eta asanbladarendako oso hitzordu garrantzitsua da".
Egun handia izango da biharkoa San Martin eskolakoendako. Aurten laugarrenez, ikasturtea agurtzeko jaia ospatuko dute. Eskolaren jaia, urtean zehar egiten diren beste hainbat ekintzen antzera, guraso eta irakasleek elkarlanean antolatzen dute. Jaiaren helburua da, Aizpea Ajuriagerra antolatzaile lanetan diharduen gurasoak azaldu duenez, guraso, irakasle eta ikasleak egun batez elkartzea, eta "ondo pasatzea, noski!".
Arabako bertsozale elkarteak bi ekimen aurkeztu ditu gaur Gasteizen: Araba Bertsozale egitasmoa eta Arabako bertso eskolek 30 urte betetzen dutela ospatzeko 11 Opari egitasmoa. Aurkezpenean bertsozale elkarteko eta Diputazioko ordezkariak egon dira; tartean Andere Arriolabengoa bertsolari aramaioarra eta Arrasateko Udalean hainbat urtez PPko zinegotzi izan den Itziar Lamarain kultura eta kirol diputatua.
Rafa Alonso Esquina (45 urte)
Aitor Arana (Urtebetetzea)
Bittor eta Uxue Arana (Urtebetetzea)
Manex Astola Azkarraga (2 urte)
Amaiur Arana Ajuriagerra (8 urte)
Saldu
Umeendako aulkia. Mutsy Urban Raider umeendako aulkia eta kapazoa salgai. Bi zaku opari.
Saldu
Aulki bikoitza Aulki bikoitza, adin desberdineko anai-arrebentzat salgai. Graco Stadiun Duo markakoa.
Errentan hartu
Baserria edo borda. Bikote gazteak baserri edo borda errentan hartu nahiko luke. Ez du axola egoera txarrean badago. Prest egongo ginateke konpoketak egiteko edo baserriko lanetan laguntzeko ere. Idatzi xibase75@hotmail.com helbidera edo deitu zenbaki hauetara:
Eskaerak
Debagoiena. Mutil gaztea C eta C1 gidatzeko baimenarekin, banatzaile lanak egiteko prest.
Eskaerak
Bergara Neska euskalduna uztailean haurrak zaintzeko prest. Edozein ordutegitan egin dezaket lana. Haurrei buruzko ikasketak ditut.