Garbigune ibiltaria olio makinaren alboan, urmaelaren ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Huhezi unibertsitateko ikasleek antolatutako jaia.
Gizonek berdintasunaz hausnartu, gaiak sortzen dizkien kezkak eta ezinegonak partekatu eta kritika nahiz autokritikarako espazioa izan dezaten, sortu nahi da Gizonak berdintasunerantz foro irekia. Taldea abiatu eta gidatzeko, Hiruki larroxa taldeko Joseba Gabilondo etorriko da eta hasteko, hiru saio programatu dira; hau da hirugarrena.
Joseba Sarrionaindiak gidatutakoa izango da.
Danele Sarriugarte idazlea eta Miren Narbaiza Mice abeslariak Poperra, afterra eta Utopia izeneko ikuskizuna eskainiko dute Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Sarrera: 7 euro.
Javier Solerrek ekarritako antzinako irratien erakusketa egongo da ikusgai maiatzaren 6tik 19ra.
Gaur zabalduko dute Esteban Montoriok eta Joseba Sarrionaindiak zuzendutako erakusketa, azken horrek egingo duen hitzaldiarekin. Ekainaren 14ra arte egongo da ikusgai.