Eskoriatza Kirol Elkartearen Eguna ospatuko dute.
11:00etan eta 12:30ean. Erreserba egiten duen lehenengo pertsonak aukeratuko du bisita mota eta hizkuntza. Izena emateko: 943-76 90 03.
Getariako Txakolina Jatorri Izendapeneko sei upeltegik hartuko dute parte: Agerre, Aizpurua, Basa Lore, Erlete Goikoa, Mokoroa eta Sagarmiña. Gainera, bertako ekoizleek egindako hanburgesak eta pintxoak erosi eta dastatu ahal izango dira. Eguna Bidasoako Erraldoiak buruhandi eta erraldoien konpartsak eta Etxebarria aita-seme trikitilariek girotuko dute.
Ramon Aldasoro II. Trial memoriala egingo dute bigarren aldiz, Irain motor klubak antolatuta.
Gipuzkoako bertsolari txapelketaren sailkapen faseko bigarren itzulia. Puntuazioaren arabera sailkatu diren A taldeko bertsolariek hartuko dute parte eta gai-jartzailea izango da Olatz Zuazubiskar. Sarrerak, hemen.
Gipuzkoako 53. hiru txirlo bola joko txapelketari dagokion jaurtialdia.
'Nina' filma (Euskal Herria). Zuzendaria: Andrea Jaurrieta. Iraupena: 105 minutu. Malagako zinemaldian kritika epaimahaiaren sari berezia jaso zuen. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Gaur zabalduko dute Esteban Montoriok eta Joseba Sarrionaindiak zuzendutako erakusketa, azken horrek egingo duen hitzaldiarekin. Ekainaren 14ra arte egongo da ikusgai.