XXIII.en Zegama-Aizkorri Maiatzaren 26an ospatuko da eta aurre izen emateak urtarrilaren 15ean irekiko dira Maratoirako eta 29an KB eta Junior Trail-erako.
Leizarra dantza taldeak antolatuta hainbat herritako dantzariak elkartuko dira; Oñatz (Oñati), Lore Gazteak (Arrasate), Txikitxu (Arrasate), Urrats (Soraluze) eta Oinarin (Antzuola). Egitaraua: 10:00 Taldeen harrera, Iralabarri plzan. 10:15 Kalejiran plazaraino eta hamarretakoa. 10:30-11:00 Txistularien kalejira. 11:00-12:30 Taldeen dantzak herriko hainbat gunetan. 12:45-13:45 Alardea, Herriko Plazan.
Izena emateko: 943-76 90 03.
Country & bluegrass klasikoen kaleko bertsio biziak eskainiko dituzte, beste genero batzuen artean. Rock n "rolla, garajea, psychobilly eta countrya, musika irlandarra eta ijitoa.
'Nina' filma (Euskal Herria). Zuzendaria: Andrea Jaurrieta. Iraupena: 105 minutu. Malagako zinemaldian kritika epaimahaiaren sari berezia jaso zuen. Sarrera da bost euro.
Gaur zabalduko dute Esteban Montoriok eta Joseba Sarrionaindiak zuzendutako erakusketa, azken horrek egingo duen hitzaldiarekin. Ekainaren 14ra arte egongo da ikusgai.