Game Erauntsia taldeko kideek egingo dute berba, euskaraz.
Garbigune ibiltaria berdura plaza ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Langraitz herrian dagoen Iruña-Veleiako aztarnategiaren historiaz eta bertan aurkitutako grafito eztabaidagarriei buruz arituko dira hitzaldi honetan. Hizlaria Jose Mendia Azurmendi izango da.
Eskarmentu handiko Irungo Lisabö zazpikotea gonbidatu du Kooltur Ekintzak maiatza ixteko. Sarrera: 7 euro.
Gaur zabalduko dute Esteban Montoriok eta Joseba Sarrionaindiak zuzendutako erakusketa, azken horrek egingo duen hitzaldiarekin. Ekainaren 14ra arte egongo da ikusgai.