Frontenis txapelketako lehen norgehiagokak bariku arratsaldean.
Andramari jaiak gertatzen hasteko asanblada erraldoia deitu du Atxabaltako Gazte Mugimenduak. Aurtengo lehenengo bilera izango da.
Liburutegiko ipuin kontalari taldearen eskutik ipuin kontalari saio berezia, barikuan. Argibide gehiago liburutegian.
AGAKOren 33. urteurrenaren baitako ekitaldiak: 18:30 Krisi ekologikoa aztergai hitzaldia, Aramaixo bizirik elkarteko kideen eskutik, Alain Arruti eta Beñat Arregi. 20:00 Mural-margotzea eolikoen aurka.
18:30ean, txupinazioa 18:30ean, III. Altamirara igoera 19:00etan, auzo tabernaren irekiera 20:00etan, gaztetxoendako zinema emanaldia 22:30ean, musika emanaldia
Pello Sarasuaren lana estreinatuko dute. Eñaut Elorrietak musikatuko du ekitaldia, eta dokumentaleko parte-hartzaileek solasaldia egingo dute.
Hiru gizon maitasun erromantikoaren moldeak hautsiz. Hiru gizon maitatzearen arteari buruz: zaurgarritasuna, elkar zaintza, erantzunkidetasuna, samurtasuna, askatasuna, eskuzabaltasuna… Gizarte honetako hiru gizon gizarte berri bat amesten. Taldea : Popatik band Sarrera : Doan
Lore More taldearen herri garbitokietatik abiatutako antzerki sorkuntza kolektiboa da Trapu zikinak; garbilekuetan bildu eta lan egiten zuten emakumeen lanari aitortza egiteko sortua.
Laburbira euskarazko film laburren saioa egingo da. Antolatzailea: Jardun Sarrera: 2 euro.
Txalo Produkzioak konpainiak Baginaren bakarrizketak lana eskainiko du. Adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako 200 emakumeei egindako elkarrizketen emaitza da. Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktorek emango diete ahotsa emakumeei, poesia, probokazioa eta barrearen bidez. Sarrera: 5 euro.
Bergarako Sortuk antolatutako Udaberri feminista ekimenaren baitan Euskara, gazteak eta beste piztia mitologiko batzuk bakarrizketa saio musikatua izango da.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.