DBH3 eta DBH4 mailetako gaztetxoendako irteera gaztelekuko topagunetik: goizean paintball eta ondoren Bilbora. LH5 eta LH6 mailetako gaztetxoak salting egingo dute eta baita ekintza bat ere Oñatin.
Garbigune ibiltaria berdura plaza ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
10:30ean eta 15:30ean euskaraz, eta 12:30ean eta 17:00etan gazteleraz. Izena emateko: infoturismo@debagoiena.eus edo 943-79 64 63.
Bergara monumentala, Lorategi historikoak eta Laboratorium museoa aukeran. Izena emateko: 943-76 90 03.
Tenis txapelketa jokatuko dute gazte txokoetako kideek.
Zortzi saio egingo dituzte, eguaztenetan, gaurtik hasita. Izena emateko: pacienteactivo@osakidetza.eus edo 943-00 65 51.
Europako punk-Oi! talde esanguratsuenetakoa den Lion's law talde frantsesa gonbidatu du Kooltur Ekintzak. Sarrera: 7 euro.
Aloña Mendiko futbol sailak antolatuta, futbol campusa 2013 eta 2015 urteen bitartean jaiotako neska-mutikoendako.