Arrasate eta Oñati arteko mugan zehar Kortaburu (484 m) tontorrera igoko da, handik Etxezarreta parkera jaitsi eta herrigunera itzuliz: 10,5 kilometro. Izena emateko: 943-25 20 00.
Xalbadorpe elkarteak antolatuta egun osoko irteera. Geldialdiak egingo dituzte Ordizian, Donostian, Aginagan, eta Getarian. Taldea 9:15ean abiatuko da autobusean plazatik.
MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 Hartzaren urratsa Bergara-Elgeta GR – 289 HARTZAREN URRATSA ibilbidea ezagutzeko Bergara-Arrasate etapa bi zatitan banatu dugu. Lehen zatia: Bergaran hasiko da, Santa Marina elizaren aparkaleku ondoan. Aldapan gora Goiauzora joko dugu eta Angiozarko Partaitia auzuneko baserrietatik pasatu gara Elgetako Asentzio ermitaraino. Hemendik, SL-Gi 39 Intxortako atea ibilbidea jarraituz Elgeta herrira joango gara. Ibilbibidea egiteko zuzenean Santa Marinako aparkalekura joan daiteke edo Elgetan, antolakuntzak jarri duen autobusa hartu. GR – 289 HARTZAREN URRATSA ibilbidearen Bergara-Arrasate etaparen informazio gehiago: https://www.turismodebagoiena.eus/eu/zer-egin/gr-289-hartzaren-urratsa-bergara-arrasate/ Ordua: 10:00 Bergaran, Oxirondoko aparkalekuan. (Autobusa 9:45etan aterako da Elgetatik) Irteera puntua: Elgetako rotondan autobusa hartuko dutenentzat, 9:45etan Elgetan hemen: autobus irteera. Bergarako Oxirondoko aparkalekutik aterako da: 10:00etan. Iraupena: 3 ordu inguru Zailtasuna: ertaina Eman izena: https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/ibilbideak/mendi-irteera-gidatua-gr-289-hartzaren-urratsa-bergara-elgeta/
NORDIC WALKING: TAILERRA ETA KARABIETARA IBILBIDEA Ekintza honek bi zati izango ditu. Hasieran, hastapen ikastaro bat egingo da Elgetako futbito zelaian eta ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko, ibilbide txiki bat egingo dugu non San Roke ermitatik eta, ondoren, Karabieta gainaraino helduko gara. Ibilbidea Elgetan amaituko da. Gu arduratuko gara bastoiak emateaz. Iraupena: 2 ordu inguru Ibilbidearen deskribapena: mapa Eman izena: https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/ibilbideak/nordic-walking-tailerra-eta-karabietara-ibilbidea/
BASO BAINUA ASENTZION Natura beste era batera ezagutu nahi duzu? Naturan murgilduz, eguneroko erritmo frenetikoa moteltzen laguntzen digun esperientzia da baso bainua. Naturara, etxera itzultzen lagunduko diguna. Inguruari so egin, laztandu, usaindu, dastatu, entzun... bost zentzumenak erabiliz. Erritmo pausatu batean arnasa hartu eta inguruneaz gozatu eta txunditzeko gaitasuna berreskuratzeko nahia soilik da behar dena. Asentzio atsedengunean elkartuko gara, alboan, aparkaleku bat dago. Kokapena hemen Iraupena: ordu bat eta erdi inguru Eman izena: https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/ibilbideak/baso-bainua-asentzion/
MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa” Arrasate-Elgeta GR – 289 HARTZAREN URRATSA ibilbidea ezagutzeko Bergara-Arrasate etapa bi zatitan banatu dugu. Bigarren zatia: Arrasateko Udala auzoko aparkalekuan hasiko da Udalaitz mendi ederraren malda jarraituz, Kanpantzarreraino helduko gara berriz gora Elgetako Asentzio ermitaraino. Hemendik, SL-Gi 39 Intxortako atea ibilbidea jarraituz Elgeta herrira joango gara. Ibilbibidea egiteko zuzenean Udala auzoko aparkalekura joan daiteke edo Elgetan, antolakuntzak jarri duen autobusa hartu. GR – 289 HARTZAREN URRATSA ibilbidearen Bergara-Arrasate etaparen informazio gehiago: https://www.turismodebagoiena.eus/es/que-hacer/gr-289-hartzaren-urratsa-bergara-arrasate/ Ikusi ibilbidearen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=3ONFNEBFi0k Eman izena: https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/ibilbideak/mendi-irteera-gidatua-gr-289-hartzaren-urratsa-arrasate-elgeta/
12,2 kilometroko ibilaldia. Izena emateko: 943-25 20 00.
Gipuzkoako parketxe sareak antolatuta, ingurumen aisia jarduera. Aitzulora egingo dute irteera, familiendako. Izena eman behar da aurretik eta horretarako eta informazio gehiagorako, Arantzazuko parketxera deitu edo idatzi behar da: 943 78 28 94 edo 699 33 51 83 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus. Prezioa: sei euro (12 urtetik beherakoek lau euro).
Gesalibar auzoaren gainean dagoen tontorra igoko dute: 9,5 kilometro. Izena emateko: 943-25 20 00.
Errege bidetik egingo dute: 14 kilometro. Izena emateko: 943-25 20 00.