'Etxetik plazara': Sanferminetako kontuak, Triana auzoko jaiak, 'Oreka-Covadonga' erronka eta askoz gehiago
ETXETIK PLAZARA

Etxetik plazara 14. saioan Julen Cobos aretxabaletarrak sanferminei egindako keinua eta Oñatiko Triana auzoko jaiak jaso dituzte, baita hainbat eskoriatzarrek bizikletan egindako Oreka-Covadonga erronkaren gaineko kontuak ere. Horrekin batera, Arrasateko Ibai Arte merkatarien elkarteko presidente Jon Apraizek Arrasate Blues jaialdiaren gaineko kontuen berri eman du.