Zea Mays eta Anai-arrebak taldeak Espaloian izango dira barikuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko api. 4a, 08:51
Asteburuko egitaraua lepo beteta dute Espaloian. Zea Mays eta Anai-arreba taldeek kontzertua egingo dute, gaur, egubakoitza, 22:30ean. Sarrerak 10 eurotan leihatilan erosita, eta 8 eurotan, berriz, aurrez eskuratuta.

Aiora (ahotsa), Piti (gitarra), Asier (bateria) eta Ruben (baxua) dira Zea Mays. Iaz Dave M. Allen ekoizle ezagunarekin (besteak beste, The Cure eta Depeche Mode taldeen ekoizlea) kaleratutako Da lanarekin datoz. Melodia eta indarra batuta, intentsitatez betetako emanaldiak egiten ditu Bilboko taldeak.

Anai-arrebak, talde dantzagarria

Anai-arrebak boskotea, berriz,  Jousilouli, NaizRoxa, Trigger Travis eta bestelako taldeetan ibilitakoek osatzen dute berriz. Askotariko estiloak: post-punk, elektronika, soul, rock, funk, pop zein latinoa nahastuta, kontzertu dibertigarriak egiten dituzte. Disco musika aldarrikatu, zuri beltzezko garaiei kolorea eman, ezintasuna arrakasta bihurtu daitekeela sinistu eta berezkoa duten indarra dantzara bideratzen dutela diote adituek.

Sarrerak aurrez eskuragarri

Espaloian eta sarez dago sarrerak aurrez erosteko aukera, espaloia.com eta kulturalive.com atarietan.

Erlazionatuak

Golden Apple Quartet-en umore dosia Espaloian zapatuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014 api 04 Elgeta

Aste bukaeran... zer?

Eneko Azkarate 2014 api 03 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak