Disko berria Bergaran aurkeztuko du Mikel Markezek

Leire Kortabarria 2014ko api. 4a, 08:51
Mikel Markez, 2012an Eskoriatzan egin zuen kontzertuan.
Mikel Markez bakarlariak 'Indar bat dabil hor' diskoa aurkeztuko du kontzertuan, domekan, hilak 6, Bergarako Zabalotegi aretoan, 19:00etan.

Sarrerak 8 eurotan salduko dituzte. Musikari horrek 2012an egin zuen orain azkeneko kontzertua Debagoienean; Eskoriatzan izan zen ordukoa, Erramun Martikorenarekin.

Aldez aurreko salmentarik ez da egongo; leihatila ordu bete lehenago irekiko dute.

Kolaboratzaile ezagunak

Errenteriako bakarlariaren 10. diskoa da, eta Elkarrek argitaratu zuen joan den urrian. Markezez beraz gain, lehen mailakoak dira diskoan kolaboratzen duten lagunak ere: Xabier Amuritza bertsolaria, Josu Zabala akordeoi-jotzailea, Arkaitz Miner musikaria (gitarra akustikoa, mandolina eta biolina), Satxa Soriatzu (pianoa eta teklatuak), Amaiaur Cajaraville (kontrabaxu-jotzailea), Alaitz Telletxea (trikitia eta ahotsa), Andrea Bidart eta Gotzon Barandiaran (ahotsak) eta Aire Ahizpak hirukote baxenafarra, Xalbador bertsolariaren ilobak. Benito Lertxundik Gauza xumeak abestian ere parte hartzen du.

Erlazionatuak

Golden Apple Quartet-en umore dosia Espaloian zapatuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014 api 04 Elgeta

Aste bukaeran... zer?

Eneko Azkarate 2014 api 03 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak