Olatz Perezek irabazi du jaietako argazki onenaren saria

Oier Zumarraga 2023 uzt 14 Elgeta

Elgetako Udalak antolatu duen 2023ko Ferixa Nagusiko jaien argazki lehiaketak badu irabazlea. Olatz Perezen argazkia izan da onena, epaimahaiak hala erabakita. Horrela, 100 euroko saria jaso eta datorren urteko jaien programako azala haren argazkia izango da. Guztira lau proposamen jasota, Udalak parte-hartzaileei esker ona adierazi die.