Aralarrera izango da ekaineko mendi irteera

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko eka. 10a, 11:24
Maiatzean Karrantzara egindako irteeran ateratako argazkia
Aralarrerako irteera antolatu du Aloña Mendiko mendi sailak ekainerako. Hurrengo domekan izango da, hilaren 15ean, eta izena eguena aurretik eman behar da.

Aloña Mendiko mendi saileko kideek adierazi moduan, Amezketatik igoko dute Aralarrera eta hara abiatuko dira, autobusez. Behin Amezketara helduta, goiko lautadara igoko dira, handik Ganbo tontorrera iritsi eta Larraitzen bukatzeko.

Ekaineko irteera horren ibilbideak 18 kilometro inguru izango ditu, 1.300 metroko desnibelarekin. "Gogorra baina zailtasunik gabea" izango dela aurreratu dute.

Prezioak

Joan gura dutenak datorren eguena, hilak 12, baino lehen eman behar dute izena. Bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute,bazkide ez direnek 13 euro eta langabetuak, berriz, bost euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak