Errege Kabalgata ez, baina umeei harrera bai

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko abe. 12a, 15:17

Olentzerok, berriz, Mari Domingiren laguntza izango du abenduaren 24an. Gabonetako ekitaldien artean dauden bi nobedade dira.

Aurten ez da Errege Kabalgatarik izango Oñatin. Hala ere, erregeak etorriko dira eta hartuko dute tartea herriko umeekin egoteko. Udaletxeko osoko bilkuran egongo dira umeen gurariak entzuteko. "Egia esan inor ez da gertu azaldu Kabalgata antolatzeko, eta harrera antolatzea erabaki du Udalak", dio kultura zinegotziak, Nerea Zubiak.

Martiñola taldeak antolatu ohi izan du azken urteetan Errege Kabalgata. Urtarrilekoa izan zen, baina, azkena. Erreleboa eskatu zuen, baita Olentzeroren ongietorria antolatzeko ere. Udalak, orduan, deialdia luzatu zien herritarrei eta herriko eragileei ekitaldiak antolatzeko edo ekarpenak egiteko. "Errege Kabalgata antolatzeko, baina, ez da inor aurkeztu", zehaztu du Zubiak.

Olentzero eta Mari Domingi

Olentzero antolatzeko ardura, herritar talde batek hartu du. "Aurreratu dezakeguna da aurten Mari Domingiren laguntza izango duela Olentzerok", dio Zubiak. Eta jarraitu du: "Beraiek prestatuko dute karroza. Ibilbidea eta ordutegia ohikoak izango dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak