Langabetuei zuzendurik Biltegi Kudeaketa ikastaroa Miguel Altunan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Debagoieneko Mankomunitatearen eta D2030en diru-laguntzarekin eta Elkar Ekin Lanean programaren barruan, Debagoiena Lanean egitasmoa martxan da ikasturte honetan ere.
 
Marko honen barruan, Bergarako Miguel Altunan eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan eskainiko dute formazioetako bat, BILTEGI KUDEAKETA hain zuzen ere.
 

 
Egitasmo honetan, ez da formazio teknikoa bakarrik eskainiko, baita IKT maila hobetzeko klaseak, hizkuntza eta matematikako klaseak ere, besteak beste.
Horretaz gain, orientazio pertsonalizatua, jarraipena eta egoera administratiboari loturiko prozeduratan lagunduko da.
Formazio honek ere, Debagoieneko enpresetan praktika izango ditu eta helburu nagusia, behar desberdinak izan ditzaketen eta laneratzeko zailtasunak izan ditzaketen herritarrei, laneratzeko aukerak ematea da eta lan kontratuak lortzea.
 
Onuradunak, beraz, langabezia egoeran eta baztertze arrisku egoeran egon daitezkeen pertsonak eta kolektiboak izango dira.
Aurreikusitako egutegi eta ordutegia honakoa da: Azaroaren 28tik apirilaren 25era, astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 20:00etara.
 
Informazio gehiagorako, deitu edo idatzi daiteke: 943 899 272  - 688 815 070  edo ikastaroak@maltuna.eus 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak