2023ko EuskoSkills Txapelketa maila bikaina erakutsi dute Miguel Altunako ikasleek eta urrezko domina irabazi Mekatronika Industriala alorrean

Maiatzaren 10ean eta 11n, EuskoSkills Txapelketan parte hartu duten Lanbide Heziketako ikasleei sariak banatu zizkien atzo Rikardo Lamadrid Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak eta antolakuntza taldeko Iosune Irazabalek, besteak beste.

Guztira EAEko Lanbide Heziketako 48 ikastetxeetako 250 ikaslek hartu dute parte aurten txapelketan (28 modalitatetan lehiatuz) eta tartean, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Automatizazio eta Robotika Industriala Goi- Mailako zikloko Mikel Sanchez eta Oier Sotok, urrezko domina lortu dute Mekatronika Industriala alorrean.

Aipatu, Zain Ansar Sial, CNC Fresaketa alorrean eta Jokin Doradok Instalazio Elektrikoen alorrean ere lan bikaina egin eta maila altua erakutsi dutela.

Kategoria bakoitzeko ikasle irabazleek, Euskadi ordezkatuko du 2024ko urtarrilean Madrilen egingo diren SpainSkills estatuko txapelketetan. Eta bertan irabazle suertatzen badira, EuroSkills txapelketetan eta munduko txapelketetan (WorldSkills deiturikoan) lehiatu ahal izango dira.

Bide batez, eskerrik asko modu batera edo bestera lagundu duten irakasle, koordinatzaile eta antolatzaile guztiei ere.

Trebetasun profesionalak

Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bi urtetik behin antolatzen duen lehiaketa da EuskoSkills, Lanbide Heziketako zikloetan matrikulatutako ikasleentzat. Ikasten ari diren zikloarekin lotutako lehiaketetan hartzen dute parte ikasleek. 

Lehiaketan parte hartzen duten ikasleek frogatu behar dute ikasten ari diren heziketa-zikloaren berezko trebetasunak eta gaitasunak menperatzen dituztela eta, horretarako, zenbait proba bete behar dituzte egun eta erdian. Hala ere, EuskoSkills txapelketan, lanbidearen edo sektorearen gaitasun teknikoez gain, ikasleak proba amaitzeko baliatu behar dituen zeharkako beste gaitasun batzuk ere baloratzen dira. EuskoSkills lehiaketan Ikasleak eroso dagoen eremutik irten beharra du, bere balio profesionala eta pertsonala erakusteko.

Ekimen honen helburu nagusia da, txapelketen bidez, jabetzea gaitasunek eta konpetentzia-maila handiek funtsezko ekarpena egiten dutela arrakasta profesionala lortzeko eta nork bere burua garatzeko. Era berean, EuskoSkills txapelketa aukera paregabea da Lanbide Heziketaren eta bere lanbide-arloen aniztasuna euskal gizartean sustatzeko. “Lanbide Heziketako olinpiada” hauetan parte hartzea, halaber, motibazio berezia da ikasleentzat ere, eta bilgune egoki bihurtzen da Euskadiko beste ikastetxe batzuetako ikasleekin elkarbizitzeko eta harremanak estutzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak