Langileentzako eta langabezian daudenentzako ikastaro berriak Bergarako Miguel Altunan

Urte berriarekin batera,  Lanerako Formazio zerrendan ere ikastaro berriak prest ditugu Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan zentroan.

 

Langile nahiz pertsona langabeei zuzenduriko ikastaro hauetan plaza libreak daude:

-Fabrikazio mekanikoko produktuetarako irudikapen grafikoa (Solid Works, modelatu eta planoak).40 ordu. Datak: 2023.01.23-2023.02.15.

-Robotikaren oinarriak.50 ordu. Datak: 2023.01.23-2023.02.21.

Ikastaro hauek,  astelehenetik ostegunera, 17:30etatik 20:30etara eskaintzen dira.

Langabeei zuzenduta: 

-Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak profesionaltasun ziurtagiria. 440 ordu. Datak: 2023.02.06-2023.06.15. Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 21:00etara.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea eta mantentzea profesionaltasun ziurtagiria. 540 ordu. Datak: 2023.02.27-2023.07.07. Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara. 

Guztiak Lanbideren bidez %100ean diruz-lagunduta daude. Izena eman edo informazio gehiagorako, 943 899 272 edo 688 815 070 zenbakietara deitu edo ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatzi daiteke.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak