LH 5. eta 6. mailako alebinen futbol txapelketa izango da protagonista asteburu honetan!

Joan den asteburuan LH 3. eta 4. mailako ikasleek futbol 8-ko topaketa ospatu zuten Mojategin.

Joan den asteburuan LH 3. eta 4. mailako ikasleek futbol 8-ko topaketa ospatu zuten mojategin. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, asistentzia polita izan genuen eta bertaratutako ikasle eta moniotreen artean giro polita sortu zen eta futbolaz gozatzeko aukera bikaina izan zuten. Hemen daukazue asteburuko argazkiak.

Asteburu honetan, LH 5-6. mailako ikasleen txanda izango da eta hauek futbol 8-ko txapelketa jokatuko dute Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.Izen emateak saioetan egiten ari dira aste honetan eta gaur izango da azken eguna txapelketan parte hartu ahal izateko. Partiden ordutegiak aste honetan zehar jakinaraziko dizkiegu guraso eta ikasleei.

LH 1. eta 2. mailako ikasleek ere ikasturteko 5. JOLASHEZI topaketa ospatuko dute zapatuan Ibarra kiroldegian, hemen ekintzaren kartela.

Aurreko astean komentatu bezala, Besaide mendi elkartea eskolarteko ibilaldi neurtuak antolatzen dabil martxoak 3rako. Izena emateko galdetegi hau bete behar da otsailak 29 baino lehen eta hemen daukazue ekintzaren inguruko informazio guztia. Animatu lagun edo eta familian mendiaz gozatzera!

Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 1400 tontorreko langa pasatu dugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Artikulu interesgarria: ” Eta eskerrak beldurra dudan…”

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak