LEK sustapen jardueretan murgilduta dabil!

LEK-eko aste honetako post-a.

Behin eskola kiroleko ikasturteari amaiera emanda, LEK sustapen jarduretan murgilduta dabil. Pasa den maiatzaren 29an hasi ginen ekintza ezberdinak egiten eta Ekainak 21erarte jarraituko dugu denetariko irteera eta ekintzak egiten, hala nola, Hontza abentura parkea, espeleologia,txirrindularitza, jumping, surf, padel surf…Hemen daukazue argazkiak ikusgai. Izena eman duzuenoi joango gara ekintzari buruzko informazioa bidaltzen.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenari ere iritsi zaio agur esateko ordua. Maiatzak 29 izan zen argazkiak bidaltzeko azken eguna. Ekimen oso arrakastatsua izan da 3. edizio hau ere eta guztira 213 ikaslek hartu dute parte eta 2000 tontor baino gehiago igo dituzte. Hemen argazkiak ikusgai. Erronka bukatu duten ikasle guztiei 12 argazkiekin osaturiko diploma banatzen gabiltza eta laister opari bat jasoko dute. Ekimenean parte hartu duten guztiak,12 tontorrak bete ez dutenak,zozketa baten sartuko dira eta aurten, berritasun bat edukiko du ekimenak, argazki orijinalenak saria izango du.

Beste alde batetik, bailarako kirol eskolak hasi dira beraien kiroletako udako kanpusak antolatzen. Hemen daukazue kirol eskolen udako kanpusetako informazioa: BURDINOLA IRRISTAKETA, AEB ESKUBALOIAMONDRA CF, UDA FUTBOLAMONDRATE eta SASKI OINTXE.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak