Gaur da 3×3 saskibaloi txapelketan izena emateko azken eguna!

LEK-eko aste honetako post-a.

Azken asteburu honetan bi ekintza genituen aurreikusita. LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko topaketa ospatu zuten musakolako kiroldegian. 30 ikasle inguruk hartu zuten parte eta goiz atsegina pasatu zuten. LH 3-6. mailarako txirrindularitzako topaketa genuen aurreikusita baina eguraldi txarraren ondorioz, bertan behera utzi behar izan genuen ekintza. Hemen dituzue zapatuko ekintzaren argazkiak.

Asteburu honetan, zubia dela eta, ez da LEK-eko asteburuetako ekintzarik izango eta datorren zapatuan, maiatzaren 6an, 3×3 saskibaloi txapelketa ospatuko dugu. Aurreko asteazkenean zabaldu genuen izen ematea eta gaur izango da txapelketan apuntatzeko azken eguna. Komentatu genuen moduan, izen emateak ikastetxean bertan egin behar dituzte, gure eta tutoreen laguntzarekin. LH 3. mailako ikasleek, egun horretan, saskibaloiko topaketa izango dute txapelketako espazio berdinean baina ez dute txapelketan parte hartuko.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimena aurrera darrai eta dagoeneko ia 156 ikasle baino gehiago dabiltza ekimenean parte hartzen eta guztien artean 1000  tontorreko langa pasatu dute. Hasi ez zaretenok, ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, hilabete gelditzen da ekimena buakatzeko. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak