Ikasturteko azken txanparako prest!

LEKeko aste honetako post-a.

Aste santuetako oporraldiaren ondoren, gogotsu gaude ikasturteko azken txanpari aurre egiteko. Maiatzaren 27an LEK-eko azken jaiarekin emango diogu amaiera ikasturteari. Ekainean zehar ere izango ditugu ekintzak kurtso bukaerararte, sustapen jarduerak hain zuzen ere.

Azken post-ean komentatu genuen bezala, asteburu honetan LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko topaketa ospatuko dute musakolako kiroldegian eta LH 3-6. mailako ikasleek txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango dute Dorletako Ama txirrindularitza elkarteren laguntzarekin. Azken ekintza honetarako izen ematea zabaldu genuen martxoak 29tik apirilaren 12ra, baina azken  momentuan norbaitek topaketan parte hartu nahi badu, zuen seme-alaben ikastetxeko koordinatzailearekin jarri zaitezkete harremanetan. Hemen zapatuko ekintzen kartelak: LH 1- 2 JOLASHEZI topaketaLH 3-6 TXIRRINDULARITZA topaketa.

Beste alde batetik, maiatzaren 6an urtero egiten dugun 3X3 saskibaloi txapelketaren antolaketa lanetan hasiak gara OINTXE saskibaloi elkartearekin batera. Gaur zabalduko dugu izen ematea eta apirilak 26rarte izango dute iaksleek ekintzan apuntatzeko aukera. Izen ematea ikastetxean bertan egingo dugu, koordinatzaileak geletatik pasatuko gara eta beraiek, tutoraren laguntzarekin egingo dute izen ematea. Ekintza hau LH 4. mailatik DBH 2. maialararteko ikasleei dago zuzenduta. LH 3. mailako ikasleek, egun horretan, saskibaloiko topaketa izango dute txapelketako espazio berdinean baina ez dute txapelketan parte hartuko.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimena aurrera darrai eta dagoeneko ia 150 ikasle baino gehiago dabiltza ekimenean parte hartzen eta guztien artean 875  tontor baino gehiago egin dituzte, beraz, hasi ez zaretenok, ekimenean parte hartzera gonbidatzen zituztegu. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak