Asteburu honetan atletismo inklusiboko topaketa ospatuko dugu!

LEK-eko aste honetako post-a.

Benjamin, alenbin eta kirol egokituko LEKE taldeek atsedena izan dute azken asteburu honetan. Eskola kiroleko txikienek ordea, JOLASHEZI-ko topaketa ospatu zuten zapatuan Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Askotariko ekinzak egin zituzten eta herri kiroletan ere trebatu ziren. Giro ezinhobea izan zen nagusi eta bai ikasle eta baita gurasoek ere goiz atsegina pasatu zuten. Hemen zapatuko argazkiak.

Asteburu honetan ordea txikienek atsedena hartuko dute eta benjamin, alebin eta LEKE kirol egokituko taldeek atletsimoko topaketa inklusiboak izango dituzte Mojategiko atletismoko pistan. Hemen ekintzaren kartela.

Bi txanda egingo ditugu. Lehenengo benjaminen txanda izango da eta bigarren txandan alebinak eta LEKE kirol egokituko taldeek hartuko dute parte. Aurten alebinak eta kirol egokituko taldeak inklusioan egingo dute atletismoa. Horretarako Antxintxika triatloi taldeak eta KEMEN elkarteek kirol egokiturako erabiltzen dituzten gurpildun aulkiak utziko dizkigute ekintza aurrera eraman ahal izateko. LEK-etik beste pausu bat eman nahi dugu inkusiorantz eta uste dugu ekintza hau aproposa dela horretarako. Ekintza aurrera eramateko Arrasate Atletiko taldearen laguntza ere izango dugu eta beraiekin elkarlanean eramango dugu aurrera topaketa. Askotariko probak egingo ditugu: luzeera eta altuera jauziak, dardo/pisu jaurtiketak, lasterketa mota ezberdinak (motzak,luzeak,erreleboak atletismoko aulki egokituekin). Aurretik esan bezala, topaketa inklusibo hau LH 5.eta 6. mailako ikasleen eta LEKE kirol egokituko taldeekin eramango dugu aurrera. 

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenak hartu du martxa eta dagoeneko ia 110 ikasle baino gehiago dabiltza ekimenean parte hartzen eta guztien artean 340  tontor baino gehiago egin dituzte, beraz, hasi ez zaretenok, ekimenean parte hartzera gonbidatzen zituztegu. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak