Asteburu honetan Jolasheziko eta Leke kirol egokituko ikasleak estreinatuko dira!

LEKeko aste honetako post-a.

Joan zen zapatuan LEKeko asteburuetako ekintzei berrekin genien. Alde batetik, LH 3-4. mailakoak eskaladako sustapen jarduera izan zuten Aretxabaletako  kiroldegian eta LH 5-6. mailako ikasleak futboleko txapelketarekin hasi ziren Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. 8 taldek hartu zuten parte txapelketan eta aste honetako atsedenaren ondoren, datorren astean emango diogu amaiera txapelketari. Bai eskaladan zein futbolean parte hartu zuten ikasleek goiz atsegina pasatu zuten zapatuan. Hemen dituzue argazkiak ikusgai.

Asteburu honetan ordea, Jolashezi eta LEKE kirol egokituko taldeen txanda izango da. Ikasturte honetan lehenengoz estreinatuko dira asteburuetako ekintzetan. Jolashezi LH 1-2. mailako ikasleek topaketa ospatuko dute zapatuan Eskoriatzan eta LEKE kirol egokituko taldekideak Zabolainera joango dira zaldiak ikustera. Hemen dituzue ekintzen kartelak: JOLASHEZI LH 1-2 TOPAKETA eta LEKE KIROL EGOKITUA IRTEERA.

Beste alde batetik, azaroaren 23an LEKeko lehenengo ekintza berezia burutuko dugu; Cazoo Baskonia-Zalgiris Kaunas saskibaloi partidua ikustera joateko antolaketa lanetan hasi gara. Horretarako, gaur zabalduko da izen-ematea ikastetxeen bitartez eta azaroaren 16a arte egongo da zabalik. 

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ARTIKULU INTERESGARRIA: "Umetan goizegi kirol batean espezializatzea oso arriskutsua da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak