Neska-mutikoek gogotsu hasi dituzte Leintz Eskola Kiroleko saioak!

LEK-eko aste honetako post-a

Aurreko post-ean komentatu genizuen bezala, astelehen honetan, urriaren 3an hasi genituen leintz eskola kiroleko saioak. Egia esan, ikasleek gogoz hartu dute LEK-eko kasiera hau eta gogotsu eta motibatuta ikusten zaien astean zeharreko saioetan.  Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan zuen ikasleen ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearekin.

Lehenengo aste honetan askotariko jolasak egingo dituzte neska mutikoek eta datorren astetik aurrera etapa bakoitzari dagokion egutegiarekin hasiko dira. LH 1-2. mailako ikasleek jolas ezberdinak egiten jarraituko dute, LH 3-4. mailako ikasleak errugbia ezagutzen hasiko dira eta LH 5-6. mailakoak eskubaloian trebetuko dira. Hemen daukazue, ikasturte honetako egutegia ikusgai. Gogoratze aldera, zapatuetako jardunaldiei urriaren 15ean emango diegu hasiera.

Bukatzeko, Arrasateko udalak doan emango duen ikastaro baten berri eman nahi dizuegu. Izan ere, Arrasateko obenerreka auzoan, parkour parke bat eraiki berri dute eta udalak ikastaroak antolatu ditu datorren domekarako, urriak 9. Adinaren arabera ikastaro ezberdinak planteatzen dira:

10:00-11:15 (8-11 urte bitarteko neska mutikoentzako)

11:15-12:30 (12-15 urte bitarteko neska mutikoentzako)

12:30-13:45 (+16 urteko neska mutikoentzako)

Izen ematea burutzea derrigorrezkoa da eta horretarako bide ezberdinak daude: https://izenemateak.arrasate.eus/eu/parkour-ikastaroa/, BAZen edo Musakola kiroldegian. Horrez gain, egun berean 16:00-17:00rak bitartean elkarretaratzea egingo dute parkour praktika askea burutzeko. Hemen daukazue ekintzaren kartela ikusgai.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak