Literatura Astea abian da Haur eta Gazte literaturako Euskadi Sariak (batzuk) ezagutzeko xedez

Aurtengo Literatura Asteko gaia Haur eta Gazte literaturako Euskadi Sariak (batzuk) ezagutaraztea eta hurbiltzea da. Maila bakoitzak liburu bat du ikasleekin irakurri eta lantzeko.

Hona hemen horiek:

  • HH: Xomorropoemak (2017), Pupuan trapua (2005) eta Joemak eta polasak ( 2020).
  • LH:
    • 1. maila: Jonas eta hozkailu beldurtia (1999) 2. maila: Jenio gaiztoa (2008)
    • 3. maila: Anekdotak (2009)
    • 4. maila: Pantaleon badoa (2006)
    • 5. maila: Xola eta basurdeak (1997)
    • 6. maiña: Urtebete itsasargian (2007)
  • ●  Apirilak 15-19ko astea: maila bakoitzak dugun liburua irakurri-landu.

  • ●  Apirilak 22-26ko astea:

    • Literatura Astea. Ikasleei azaldu zergatik ospatzen dugun apirilaren 23an nazioarteko liburuaren eguna, Aipatu apirilak 2an haur liburuaren eguna ospatzen dela eta gogoratu iaz landu genuela Andersen idazlea.

    • Besarkada liburuaren bideoa ikusi. (Liburu saridunetako bat da, 2016)

    • -  Apirilak 23an: Nazioarteko liburuaren eguna ospatzeko, ekintza bateratu bat egitea proposatu dugu. Tartetxo bat hartuz, eskola kanpoko eremuetan denok, ikasle-irakasle, irakurtzen aritzea.

    • -  Irakurri-landutako liburuarekin, maila bakoitzak apaindu behar duen liburutegiko zutaberako lantxo bat egingo du.

    • -  Aste honen amaierarako jarriko da egiten den lana. Hori dela eta Aste osoan liburutegian ez da saiorik egongo.

  • ●  Aprilak 29-30: Erakusketa liburutegian. Erakusketa ikusi ondoren, ikasle bakoitzak orritxo batean galdera bat erantzuteko aukera izango du. Zuzen erantzuten dutenen artean, ziklo bakoitzeko liburu bat zozketatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak