Eusko Alderdi Nazionala

Ironia pitin bat izango du artikulu honek. Hiru gauza daude izenburu horretan.

Lehena: alderdi abertzaleek izan beharko lukete beren izena euskaraz bakarrik.

Bigarrena: EAJ/PNVren buruek, asko ez dela, proposatu zieten nazionalista-ren ordez, jarraian, aurrerantzean, nazional izatea. Oinarriek ez zuten onartu nahi izan.

Hirugarrena: Eusko edo Euzko beharko luke izan? Euzko dator eratorria Eguzkiko-tik. Nola ez, Sabinoren asmakizun bat. Eguzkiaren semeak, euskal arraza bera. Beraz, Euzko da euskal arrazako kidea. Euzkadi bera ere bada Euzkotarren aberria. Auskalo abizenak nondik datozen, Adan eta Evatikan, edo... auskalo.

Gauza da karnetik ez zegoen garaietan abizen aldaketak sarri egongo zirela, nik pentsa. Gaur egun ere amaren abizena jarri dezakezu lehena, hala nahi baduzu. Kanpotik etorri bazara eta euskara ikasi baduzu, eta anitz erabiltzen baduzu berau, euskal psikea izateko bidean zaude, euskal arrazaren nortasuna. Izan ere, arrazaren nortasuna ze hizkuntza erabiltzen duzun arabera doa.

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak