Gizarte leloa

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2014ko api. 18a, 00:00
Izenburu gogorra, baina egia da; horregatik gabiltza gabiltzan moduan azken 50 urteetan.

Espainiako Estatuan sortu zen telebista, 1958an, gutxi gorabehera. Garesti zen eta emisio txikikoa, kate gutxi, bi 70ean. Nire etxean 71n erosi zuten, 6 urte nituela; gogoan dut zorionak alde egin zidan garaia izan zela. Etxe txiroetan garai hartan erosi zuten. Eztanda bat izan zen. Ez da kasualitatea 68ko maiatza hura, berau hedatu izan zenean gertatu izana. 

Lelotzen du gogoa telebistak; umeak bakarrik ez, baita nagusiak ere. Jendeak asko maite du telebista. Kritikoak dira batzuk programa batzuekin, baina denok, %99k dute kaxa tontoa etxean. Horrela ezin da aurrera egin. Morboa da telebista, zabor hutsa. Herri lelotuak ez du funtzionatzen ekonomian. Telebista herri xeheak erosi zuenetik, kasualitatez ekonomian langabezia arazo dugu. Badaramagu 40tik gora urte langabeziaz, 2003ko arnasalditxo pasajeroaz, gutxi gorabehera.

Ni haurra nintzenean, taberna batzuk sonorizatu gabeak ziren, ez telebista, ez disko. Oso alaia zen taberna haien giroa, abestu egiten zuten txikiteroek, eta berba ozenki, herri giroa erabat, aitak eramaten ninduenean. Sortu ziren diskotekak, droga, giro artifizialak ugaritu, noraeza, ingelesez musikarekiko lotura arrotza.

Eta irratia. A ze hirukotea. Telebista, irratia eta diskoa. Jainkoari eskerrak kasetea desagertu da. Nire nerabezaroan agure-atso batzuek zioten irratiak eten zuela familia giroa eta elkarrizketa, kontu kontari ibiltze hori. Nire etxean, zorionez, ez zen irratia askorik jartzen, baina egon zen sasoi eta ordu konkretu bat.

Zergatik maite ditu herriak giroen, gizatasunaren distortsionatzaile horiek? Ez dakit. Baina gizakiak ez du sinesten fedez deabruaren existentzian. Deabrua zerbait espirituala da, gure pentsamendu txarretan daramagu, baina gorpuztu daiteke. Zaila da azaltzen. Hiru gailu horiek debekatu behar dira osasun psikikoa barneratu dezan herriak. Gizatasunaren bidea, sano, horiek gabeko giro sozialetan, etxeetan, tabernetan... bizitzea da. Ilusio fantasma hori desagerrarazi behar dugu, mundu osotik. Herriaren aurka? Lelotasunaren aurka? Ez dakit, oso konplikatua ikusten dut herria goxo konbentzitzea.

Adibide bat: hemen debekatzen badira hiru gailu horiek, langabezia desagertuko da. Ekonomia? Bai, erlazioa du kulturarekin. Aktiboago bihur dezagun herria, bila dezagun bere indarra. Sormena aurrera!

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak