Tabakoa tabernetan eta abortua

Ni erretzailea naiz. Ez da aitzakia bat jartzearren, baina farmako psikiatrikoak...

... hartzen ditut, behartzen nautelako, eta horrek adikzioa ematen du. Ez ditudanean hartu behar, hots, kentzen dizkidatenean, berehala erretzeari uzten diot, esan beharra baitago psikiatren farmakoak hartzen dituztenen artean %95ek erretzen dutela. Herrian %30ek, gutxi gorabehera, erretzen dute. 

Lehengo egunean emakume bat GOIENA aldizkarian kexatu egin zen Oñatiko taberna batzuetan larunbat gauean erretzen zelako. Penagarria zait puru bat erretzera noanean beti taberna batzuetako terrazan eseri beharra. Eta hori neguan oso gogorra da. Tabernetan beti erre egin ahal izan zen. Zergatik orain ez? Tabernaria da kexatu daitekeen bakarra, bertan zortzi ordu dagoelako. Tailer askotan, zoritxarrez, kea eta hautsa dago, eta ezin ekidinekoa. Zer? Ba, erremedioa lan ostean kirola egitea da eta gorputza berriz garbitzea.

Ni gaztetan korrikalari sutsua nintzen, eta, noski, ez nuen erretzen. Tabernetan lagunekin sartzen nintzenean, inoiz ez nintzen kexatzen zegoen kearengatik. 

Gehiengo inposatzaile hutsak zarete erretzen ez duzuenok.

Bestalde, abortuaren kontua daukagu azkenaldian komunikabideetan.

Euskal hizkuntzalari kristau fededun batzuk, fetua deritzoten umekia, umetik datorrena, aditzera emanez umea bera dela. Nahiago dut erdarazko mailegu gisa fetu hitza erabili, txukunagoa da. 

Berdin gertatzen da abortu hitzarekin, non hiztegi kristau batzuetan deritzon hil-aurra, aditzera emanez haur bat hiltzen dela. Ez da horrela, ume edo haurrak denok dakigun bezala jaio eta gero sortzen dira.

Ni abortu aske eta doakoaren aldekoa naiz. Fetua (hirugarren hilabetean sortzen dena) hazia oraindik soilik denean, data hura aurretik. Hazia denean soilik, oraindik abortatu daiteke amak ume ez desiratu bat izan behar duelako. 

Baina gauza bat da hau eta beste gauza bat da aurrez ez prebenitzea gaur egun dauden erraztasunekin. Iaz Hego Euskal Herrian abortu asko egin ziren. Gehiegi. Zer? Antza denez, ez dute askok prebenitzen hura antisorgailuekin. Eta jakina, abortatzeak kostu bat du. Sendagile, mediku eta abar ordaindu egin behar dira. Eta hori denok ordaintzen dugu zergetatik, Gizarte Segurantza.

Beraz, jaun-andreok, abortuaren lege berriaren aurrean arrazoi ekonomikoak ere egon daitezke bederen, eta ez moralak, ez kristauak. 

Josu ei zenak ez baitzekien zer zen hori, ezta mundua borobila zenik ere. Beraz, arren, kostuak gutxitu, eta antisorgailuak erabili.

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak