Hong Kongen gertatu da. Mac Donalds batean. Emakume bat hil egin zen.

Baina inor ez ei zen konturatu. Orduak igaro zituen mahai gainean botata. Eta inork txintik ere ez. 50-60 urte inguruko eskekoa zen.

Albisteari  buruzko komentarioak: "Txinako gizartea nolakoa den erakusten du". "Gizarte deshumanizatua". "Txinatarrak, badakizu…". 

Donostian gertatu zen. Zinemaldian. Gaueko bederatziak. Pelikula bat ikustera nindoan. Txinatarra, hain justu. Bidean, Kursaaletik 200 metrora, koltxoi bat zegoen lurrean. Eta bi pertsona, koltxoi gainean botata. Manta zahar batekin tapatzeko lanetan. 50-60 urte ingurukoak. Emakumea eta gizona. Kale gorrian bizi zirela zirudien.

Baina flashak beste toki batean zeuden. Kursaaleko alfonbra gorrian. Eta Maria Cristina hoteleko sarreran –justu ibaiaren bestaldean, parez pare–. Koltxoia lekuz kanpo zegoen glamourrezko mundu horretan. Filmetarako gai moduan bai. Pantailan ikusteko. Baina hain gordin, muturren aurrean… 

Esnatu ez balira, zenbat denbora beharko genuke konturatzeko? Ikusi nahi ez duguna ez dugu ikusten. Ez hemen, eta ez Hong Kongen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak