"Eta hala bazan… zer?"

Urdaburu jauna Jon eta Josu semeekin bizi zen etxe polit batean...

... eta etxe politaren ondoan lore politak zeuzkan lorategian eta auto polita estalpe batean. Etxean emaztea zeukan. Ironiaz beteriko hitz horiekin abiatzen da Urdaburutarrak.

Familia osoak eta elkarrekin irakurtzea merezia duen album ilustratu ederra. Ederra, bai itxuraz, bai mamiz. Haur literaturan sailkatua egon arren, etxeko guztiei emango dielako zer pentsatua eta zer ikasia. Errealismo gordinez, hitz zorrotz eta irudi indartsuz, eredu patriarkalaren araberako genero rolen banaketa gogor kritikatzen du, emakume askoren egoera familiarra islatuz. Edo gehienen esan beharko genuke oraindik ere? Ze, ea! Zenbat etxetan ez darama amak beregain familiako arduren zama handiena? Zenbat etxetan jokatzen dugu gurasook koherentziaz seme-alabei irakatsi nahi omen dizkiegun justizia eta berdintasun-baloreekin eta benetan, egunerokotasunean, ematen diegun ereduarekin?

Beharrezkoa ote, gauzak aldatzen hasteko, Urdaburutarren istorioan bezala, egun batean, kokoteraino dagoen emazteak hanka egin eta UrdAburu jaun-semeen bizimodu idilikoa UrdEburutarren amesgaizto bilakatzea?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak