Zubiak lokatzetan

Badoaz. Zubi hau ere badoa. Hamar astez izan ditugu gurean. 

Hemezortzikotea izan da oraingoan, bederatzi hizkuntza komunitatetatik etorriak, guztiak hizkuntza aktibistak. Garabidek eta Huhezik gonbidatuak, Euskararen Herriak azken 60 urteetan bere hizkuntza eta nortasuna berreskuratzeko egindako pausoak ezagutzera etorri dira, eta ariketan gutasuna pitzatu dute, edertu.

Beraien galdera xaxatzaileek gure kontraesanak azaleratzeaz gain, bidegurutze berrietarako biribilguneak sortzen dituzte. Murgiltze ereduarekin edo corpus bateratuarekin jaio garenok ez dugu atzera begiratu izan. Lan hau egin izan zutenek ez dute belaunaldi berrienganako zama eta konfiantza neurtu.

Euskararen abenduko zubia eraitsita, denok gaude errekan, lokatzetan. Eta orain zer? Dabid Anautek “Euskalgintzaren Maltzaga” bezala bataiatu du kontsentsu garaia. Hiztunpolisean, Jon Sarasuak Urbian kokatzen du euskalgintza, indarrak neurtu eta Aizkorrira igo edo ez erabakitzen. Euskara irabazteko bidean liburuan, Garikoitz Goikoetxeak sentsazioa, giroa eta nahia jartzen ditu erronka berrietarako ulergai.

Zubiak lokatzetan. Eta gu? Errekaren zein noranzkotan gaude?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak