Betaurreko binarioak apurtzen, aniztasunaz jabetzen tailerra Emakume Txokoan, maiatzaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Emakume Txokoa 2023ko api. 25a, 13:47

Datorren maiatzaren 17an LGTB fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da. 

Testu inguru horretan, sexu eta genero aniztasunaren inguruko hausnarketa sustatu nahi dugu eta gonbidatu nahi zaitugu, maiatzaren 13an antolatu dugun tailerrean parte hartzera .

Sexu-genero sistemari, sexu- eta genero-aniztasunari eta LGTBI fobiari buruz, ikuspegi feminista eta intersekzionaletik  hausnartzeko konfiantzazko gune bat eskaini nahi dugu, gure begirada zabaltzeko.

 

Formazioa Udane Hermosilla Fernandezek zuzenduko du.

Udane gizarte hezitzailea  eta berdintasun teknikaria da, sexu eta genero aniztasun gaietan espezializatua. Histeria Kolektiboa elkarteko kidea da

🌈Tailerrean parte hartzeko, izena eman behar da Emakume Txokoan.
Tailerra doan da.🌈

Maiatzaren 13an, zapatuan 10:00-13:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak