'918 Gau' filmaren proiekzioa eta solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Emakume Txokoa 2022ko aza. 3a, 12:22

Datorren azaroaren 8an, martitzenean, aukera izango dugu 918 GAU filma ikusteko Amaia antzokian, Kultura eta Berdintasun sailek elkarlanean antolatuta. Zuzendariak filma aurkeztuko du eta aukera izango dugu berarekin hitz egiteko. Iaz estreinatu zenetik, hainbat zinemalditatik mugitu da pelikula, eta nazioartean sari garrantzitsuak jaso ditu.
Eguna: Azaroak 8
Ordua: 19:30
Lekua: Amaia Antzokia 

 

Sinopsia:

2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxeratu egin zuten. Zenbait oroitzapen gordetzen ditu egun haietatik: patioko joan-etorri amaigabeak, igeriketa lehiaketak, Rasharen bizipen latzak kartzelan…

918 gau giltzapetuta eman eta gero, Arantza aske geratu zen. Handik aurrera, grabagailu batean jaso zituen bere oroitzapenak eta zalantzak, eta filmean zehar azalduko zaizkigu, memoria zatikatu baten eran.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaria eta gidoilaria: ARANTZA SANTESTEBAN
  • Zuzendari laguntzailea: IRATI GOROSTIDI
  • Ekoizpena: TXINTXUA FILMS eta HIRUKI FILMAK
  • Ekoizleak: MARIAN FERNANDEZ PASCAL eta MARINA LAMEIRO
  • Argazki zuzendaria: MADDI BARBER
  • Muntaia: MARIONA SOLE
  • Soinua: ALAZNE AMEZTOY
  • Zuzendari artistikoa: IKER ALVAREZ

Datu teknikoak:

Luzemetraia / Experimentala / 65” / J.B. Euskera.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak