Abenturaren xarma

"La abentura es la abentura", esaten dut askotan lagunartean. Betidanik sentitu dut abenturaren deia, baina lehen beste modu baten egiten genien aurre abenturei.

Teknologia hobetzen joan den heinean, gauzak asko aldatu dira. Eguraldi iragarpen zehatzak ditugunetik, horren arabera egiten ditugu planak.

Lehen, ez genekien zer egingo zuen hurrengo egunetan, plana egin eta aurrera… GPSak ditugunetik, bazter guztiak erraz topatzen ditugu. Lehen, bideak topatzen ibili behar ginen, galdetzen, bideak buruz ikasten, intuizioa erabiltzen…

Orain, ez dago pentsatu beharrik. Telefono mugikor inteligenteak ditugunetik, seguruago sentitzen gara, eta, gainera, une oro munduarekin kontaktuan gaude. Aukera horiek ez genituenean, autosufizienteak izan behar ginela ikasten genuen, guk konpondu behar genituela gure arazoak. Segurtasuna ondo dago, baina, dena kontrolpean izatean, xarma galtzen da. Ziurgabetasunak gauzak modu intentsuagoan bizitzea dakarrela uste dut. Badira urte batzuk Pirinioetan galduta geundela istripu larri bat izan nuela; mugikorra gainean genuen, baina ez zegoen koberturarik. Ederrak komeriak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak