Aretxabaletako txoko femininistaren parte hartze prozesuaren bigarren lan saioa

Apirilaren 13an izan zen Aretxabaletako emakumeen ahalduntzerako txoko feminista sortzeko parte hartze prozesuaren bigarren lan saioa, eta 12 emakume inguru elkartu ziren proiektuan lan egiten jarraitzeko gogoz.

Bigarren saio horretan honakoak landu zituzten: taldea indartzea, lehen saioaren errepasoa (prozesuaren printzipioak, txokoaren helburuak eta parte hartzaileen espektatibak) eta txokoaren erabilerak (jarduerak) eta erabiltzaileak. Gainera, saioaren amaieran espazioa ezagutzera joateko aukera izan zuten.

Hurrengo lan saioa apirilaren 27an izango da. Animatu parte hartzera!

Prozesuaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu prozesuaren web-orrialdean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak