2015eko Santa Ageda batzea, gero eta gertuago

Biharko (urtarrilaren 22ko) entsaioan izango da bazkarian izena emateko azkeneko eguna

Urtarrilaren 31n izango da Aramaioko Santa Ageda batzea, bertso eskolak, abesbatzak, trikitixa elkarteak eta Papargorri abesbatzak antolatuta. Halaxe adierazten du Mikel Ruiz de Azuak egin duen kartel ederrak.

Santa Ageda batu bitartean indarrak hartzeko, Iturrieta sagardotegian bazkaltzeko aukera egongo da, 14:00etan (helduek 18 euro, eta umeek 15). Biharko entsaioan (19:00etan kultur etxean) eman behar da izena bazkaltzeko.

Animatu, gero eta gutxiago falta da eta!

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak