Gabonetako bertso saioa

Urtero bezala, herritar ugari bildu ziren pasa den abenduaren 26an Aramaioko Kultur Etxean.

Aretoa beterik eta kantuan: Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Xabi Igoa; denak Paula Amilburu eta Sabin Aranbururen esanetara. Saio txukuna osatu zuten lau bertsolariek eta Aramaioko Bertso Eskola zein bertsozaleak gustura joan ziren.

Saioak izan zuen berezitasunik: urteko lana plazaratu nahian, bertso eskolako ume eta gazteek zenbait ariketetan parte hartu ahal izan zuten eta Bertso Eskolaren egoera osasuntsua azalerazi ere.

Finean, saio umoretsua izan zen. Bertsolariek gai eta egoera bereziei erantzun behar izan zieten baina egon zen herriko gaiak jorratzeko tartea ere. Hala nola, Aramaixo Tropikala Gazte Asanbladaren 10. urteurrena izan zuten hizpide.

Bideoa ikusteko hemen klikatu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak