Senidetze mota berrien beharra

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Orobengoa Ortubai 2022ko aza. 19a, 00:00

Umea nintzela, Loiola Irratiaren bitartez entzuten nuen nola Foru Aldundiak Gipuzkoako baserritarrak Frantziako nahiz Alemaniako abeltegiak bisitatzera eramaten zituen, teknika onak ezagut zitzaten. Hala, gure baserritako kudeaketa eta teknikak hobetu egin ziren, eta, besteak beste, limusina arrazako behiak agertu ziren geure artean.

Hiztegi teknikoak ekimen horiei jarduera hobeetatik ikastea deritze, eta hirien arteko jarduera horiek senidetzaren bitartez gertatu izan dira. Azken hamabost urteetan senidetze kopuruak nabarmen egin du gora eta, Europan 17.000 herri-senidetze daude.

Gure artean senidetza gehien landu duen herria Oñati izan da; Frantzian, Mexikon eta Ameriketako Estatu Batuetan ditu herri anaiak. Arrasatek, berriz, Galesko eta Bretainiako herriekin garatu izan ditu senidetzak. Senidetze horiek, gehienetan, historiarekin, kulturarekin eta hizkuntzarekin lotuta egon izan dira.

Tamalez, gurean inoiz ez da administrazioaren berrikuntzarekin, teknikarekin edo zientziarekin lotutako udal-senidetzerik garatu. Eta larria da hori; izan ere, udal administrazioko teknikariek inoiz ez dute aukerarik izan Europako beste lurralde batzuetako jarduera onak ezagutzeko. Horrek izugarrizko galera dakar.

Hiru eredu: Alemaniako Friburgo hirian Alderdi Berdeak 25 urte daramatza energia berriztagarrietan muturreko jarduera onak garatzen; Danimarkako Aarhus herrialdea Europako berritzaileen arteko lurralde bihurtu da azken 30 azken urteetan; Suedian, berriz, Gnosjo herria bertako lurralde ekintzaileena da. Ez al dago horietatik zer ikasi?

Hegazkin hegaldi batek lau txakur handitan ematen den honetan, ez al dago kanpora joan eta bertan gertatzen diren hoberenak ikasterik?

Jose Maria Arizmendiarrietak zioen: "Tropeleko lehena ez zaren bitartean, beti dago lehen doanarengandik ikasterik!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak