Oraindik ere oilo-ipurdia kendu ezinik nabil...

... joan den domekan La Sextako Salvados programan entzun nituenak eta gero. Jordi Evole aurkezleak Eduardo Serra elkarrizketatu zuen. Pertsonaia hau Industria ministro izan zen Adolfo Suarezen gobernuan, Defentsa idazkariorde Felipe Gonzalezekin eta Defentsa ministro izatera iritsi zen Aznar presidente zela. 

Beste adierazpen jasanezin batzuen artean honakoak bota zituen, inongo lotsarik gabe: "Defentsa estatuaren lehentasuna da, osasungintza eta hezkuntzaren gainetik, duda gabe. Doaneko unibertsitatea herrikoia da, baina ez oinarrizkoa. 21 eta 22 urteko gazteak ikasten daude eta ez lanean, eta hori aberatsen diruarekin ordaintzen dugu". 

Baina zein mundutan bizi da tipo hau? Ospitaleak gainezka badaude, ez larritu Al Andalus Espainola den bitartean. Unibertsitatea ordaintzeko ez daukazula, lasai, militar egin zaitez. 

Lotsagarria da bizi dugun krisi garai latz honetan aberatsen zergei esker bizirauten dugula baieztatzea. 

Oraindik eskerrak eman beharko dizkiegu gure lanaren esfortzuari esker poltsikoak bete dituztenei, gure zergekin herriak zapaldu dituztenei eta kale gorrian milaka herritar utzi dituztenei. 

Nik neuk, behintzat, ez dut horrelako agintaririk  nahi. Eta zuk?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak